KUBER, agente birgaitzailea

23/02/2022

Agente birgaitzailea, birgaitze-agentea edo energia-birgaitzailea profesional bat da. Hala, jabeen komunitate batek eraikina berritu nahi duenean haren esku utzi dezkae berritze-lanen kudeaketa osoa, eskura daitezkeen laguntza publikoen kudeatzea eta izapidetzea ere.

KUBER enpresan urteak daramatzagu gure bezeroentzat eraikinak berritzeko beti eskuragarri egon diren laguntzak kudeatzen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzak izan nahiz Gobernu zentralarenak izan.

Orain, eta Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planari esker, Next Generation funtsak iristen ari dira Europar Batasunetik, eta funts horiek gure bezero askori beren eraikinak berritzea errazten die, itzuli beharrik gabeko laguntza kopuru handiak jaso baititzakete, bai jabeen erkidegoek, bai jabe partikularrek.

Beraz, KUBER agente birgaitzailea ongi kontsolidatua eta fidagarria den agentea da. Laguntza publikoak eskatzeko prozesua sinplifikatu eta bizkortu egiten dugu, gure berritze-obrak benetan eraginkorrak izan daitezen.

Kontuan izan behar da laguntza publikoak eskuratzeko, berritze-lanak amaitu ondoren, eraikinaren efizientzia energetikoa hobetu behar dela eta CO² emisioak murriztu edo eraikinaren irisgarritasuna hobetu behar dela; horregatik, gure esku-hartzeetan baldintza horiek betetzen direla ziurtatzen dugu, gure bezeroek eskatutako laguntzak jaso ditzaten.

Hala ere, KUBER enpresan harago goaz. Enpresa birgaitzaile gisa egin dugun ibilbide zabal eta fidagarriak lehentasunezko tokia ematen digu gure bezeroei finantzaketa-baldintza oso onuragarriak lortzeko. Horrela, jabeek beren eraikinak berritzeari ekin ahal izango diote eta gu jabeen egoera berezi guztietara egokitzen gara.

Azkenik, bezeroak behar badu, egin beharreko ibilbide osoa egin dezakegu eta obra egin ahal izateko beharrezkoa den arkitektura-proiektuaren kontratazioaren kudeaketa ere eskaintzen dugu. Birgaikuntzan eta berritze-lanetan esperientzia handia duten teknikari independenteek egiten dituzte proiektuak.

KUBER enpresarengan konfiantza jartzea arrakasta izateko bermea da.